XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1912

LEHIAKETA PUBLIKOA. Iragarpena, Euskal Autonomi Elkarteko Ertzaintzaren Akademian euskarazko eskolak ematea esleitzeari buruzkoa. (KBN 63/92 Esp.).

Xedea: Iragarpen honen idazpuruan ematen dena.

Hirurogei milioi (60.000.000) pezetakoa izango da kontratuaren aurrekontua.

Burutzeko epea: Esleipenaren berri jaso dadin egunetik hasi eta 1992ko abenduaren 31ra artekoa.

Sailkapena: Ez da sailkapenik eskatzen, Jaurlaritzaren Kontseiluak 1992ko ekainaren 30ean hartu zuen Erabakiz.

Bulegoak: Oinarri-arau Teknikoen Plegua, Administrazio Oinarri-arau Partikularren Plegua eta kontratua hobeto ulertzeko ezagutzea komeni deneko gainontzeko elementuak, Ondare eta Kontratazio zuzendaritzan daude lehiatzaileen eskuragarri, Wellingtongo Dukea Hirib., 2, beheko oina, Vitoria-Gasteiz.

Eskaintzak aurkezteko epea eta lekua: Administrazio Klausula Partikularren Pleguko eraskinean eskaintzen den ereduaren arabera bete behar diren eskaintza ekonomikoak, eskutan aurkeztu beharko dira edo EKAko 100. atalean finkatzen den erara, 1992ko uztailaren 23ko 10:00 orenak baino lehen, Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzan.